Seighean O`Draoi-ren eskulturen erakusketa

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 27a, 03:00

Seighean O`Draoi eskultore irlandarraren lanak ikusteko aukera izango da gaurtik aurrera.Eskultore irlandar honek kaliza eta egurrarekin egiten du lan, eta berak egindako 7 pieza ikusi ahal izango dira erakusketan. Erakusketa Hernani Hizkuntzak akademian ikusi ahal izango da gaurtik aurrera, eguerdiko 12:30etatik 13:30etara eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Hernani Hizkuntzak Kale Nagusiko 41garren zenbakian dago, aurreneko solairuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!