San Joanetarako hainbat deialdi

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 22a, 03:00

Jai Batzordeak San Joanetako hainbat ekintzetan parte hartzeko deia egin nahi izan die herritarrei. Ekainaren 23an goizeko 11:45etan, Beti Egarriak txarangari omenaldia egingo zaio urteetan egindako ibilbidearengatik. Segidan, Beti Egarriak txarangakoek jaiei hasiera emango diete, ikurrina igota eta suziria botata. Ekainaren 25ean, eguerdiko 12:45etan, Gerardo Plaza eta Imanol Larretxeari omenaldia egingo diete Gudarien plazan, Jai Batzordeko partaide izategatik eta jai herrikoiak urteetan bultzatzeagatik. Ekainaren 27an, gaueko 11:45etan, Beti Egarriak txarangarekin bukatuko da jaia. Ekintza guzti hauetan parte hartzeko deia egin du Jai Batzordeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!