Salatu nahi izan dute hainbat ekintza egitarautik kanpo utzi dituela Udalak

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 22a, 03:00

Hernaniko Amnistiaren Aldeko Batzordeak San Joanetako egitaraua osatzerako garaian ´Udaletxeak hartu duen jarrera` salatu nahi izan du, ´herri honek sufritzen duen errealitatea ezkutatu nahian, bere egitaraua inposatu eta hainbat ekintza kanpoan utzi` dituelako. Ekainaren 24an, 20:00etan, Gudarien Plazan mani kalejira eta herriko preso eta iheslariei omenaldia egingo diete. Ekainaren 26an, Errepresaliatuen Egunean, bazkaria egingo dute Plaza Berrin (txartelak salgai Oinddi eta Riojan). Bestalde, hernaniar guztiei jaietan euskal presoak Euskal Herriratzea aldarrikatzen duten banderak balkoietan jartzeko deia egin diete.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!