Agur Landarbaso, argiztatu baten kapritxoz

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 22a, 03:00

Txikia nintzenean Landarbasoko haitzuloetara joan ohi ginen eta ohian tropikal batean geundela iruditzen zitzaigun, landaretzaz inguratuta, soinu arraroekin eta ezin sinetsizko isiltasunarekin. Hura paradisua zen. Orain dela zenbait egun prentsan irakurri nuen argiztatu batek hainbat kilometrotan zehar parekorik ez duen Landarbasoko paraje hori guztia deuseztatzea proposatu duela, bertan erraustegia eta instalazio horren komunikazio bideak ipintzeko. Eta hori, mundu guztiarekin kasketa bat harrapatu duelako eta erabaki horrekin beste udalerriei kalte egingo diela pentsatzen duelako. Ez dut ulertzen `Ingurumenaren defendatzaile bakarra` eta dioxina eta furanoei dagokinez `gure biriken purutasunaren bermatzailea` den hau nola ez den konturatu deuseztatzea proposatu duen hori zer den, eta kokapen horrek gure biriketan eragingo dituen arazoez. Ni erraustegiaren defendatzaile bat naiz, hondakinen tratamenduari dagokionez gure ohiturak aldatzen ez ditugun bitartean, eta berriro erabili, birziklatu, arrazionalizatu, konposta egin eta zero hondakin sortzera iritsi arte egin beharreko ekintza guztiak egin ezin ditugun bitartean. Baina aldi berean, instalazio horiek punta-puntako teknologia erabiliz eraiki behar direla eta urtetik urtera berritzen joan behar dutela pentsatzen dut, baita ditugun eremu berdeak babestu eta zaindu behar ditugula ere eta ezin ditugula kapritxoz jokatzen duen norbaiten eskuetan utzi. Ingurumen-inpaktuari buruzko ikerketa behar bezain serioa eta profesionala izan dadin espero dut eta kokapen guztiak alderatu ditzala, zinegotzi donostiarrarena eta aurreko ikerketak proposaturikoak, eta erraustegiaren kokapenak beharrezkoak diren kalteak soilik eragin ditzan lagungarria izan dadila, kalteak zero izan daitezen saiatuz. Epele, Lastaola eta Ibarluzeko iturburuetara doazen Landarbasoko lurpeko urek, Aiako Harria Parke Naturalak eta haren ingurune babestuek, ondoko baserrietara ura eramaten duen Aztabizkarko iturburuak, Azpitarteko monumentu megalitikoek eta guk guztiok ez dugu zertan argiztatu baten kasketa eta kapritxoa ordaindu behar.

Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko zinegotzia

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!