Proba moduan, Txirrita kalearen ordez Elkano kaleak izango du lehentasuna gaur, autoentzat, bi kaleek bat egiten duten puntuan, kiroldegi eta Atsegindegi ondo horretan. Merkataritzaren inguruan egindako PERCO azterketak hala eskatu du eta gaurko probak esango du posible den edo ez lehentasun aldaketa. Ceda el paso-ko marrak Txirrita kalean marraztu dituzte eta beraiek gelditu beharko dute, kiroldegi aldetik Elkano kalean gora datozen autoei pasatzen utzita.