Urteko egunik luzeenari agur egiteko, hernaniarrek Chillida Leku bete zuten

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 22a, 03:00

Asteartean izan zen udako solstizioa ospatzeko festa Chillida Lekun, aurten hirugarren urtez. Jendea erruz bildu da aurten ere, eta gehienak Hernani bertakoak. Zirkoa eta ingurugiroa izan dira aurtengo bi gaiak eta festako protagonistak ere zirkoarekin zerikusia dutenak izan dira. Monti pailazoak gidatu zuen jendea, museoan barrena, umoretsu. Emanaldi desberdinetan barrena, Zabalaga baserri atzeraino eraman zituen ikusleak pailazo kataluniarrak. Bertan, Azukillas zirko konpainiako trapezistek eta funanbulistek jendea aho zabalik eduki zuten, Karidadeko Bentako musikariek girotuta. Sarrerarako buelta ere, Monti pailazoak gidatu zuen, eta bidean Eduardo Chillidaren burdin lanetan Aston-doa Pirotekniak jarritako suziriak ikusteko aukera izan zen, ordurako, gaua ondo ilundua zela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!