Udaleku irekietako monitoreen kontratazioa

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 21a, 03:00

Gobernu Batzarra bilduko da gaur Udaletxean, arratsaldeko 17:00etan. Gai asko dituzte eztabaidarako, eta horietako bat Udaleku irekietarako monitoreen kontratazioa izango da. Uztailean izango dira Udalekuak. Horrez gain, auzo elkarteentzako 2006 urterako diru laguntzak arautzeko oinarriak ere aztertuko dituzte eta Plaza Berriko kioskoaren adjudikazioa ere gaur dute aztertzekoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!