Txinparta taldeak urteroko Goizuetarako martxa egin du aurten ere. Aurtengoa 31garren edizioa izan da eta 29garren sagardo lehiaketa ere egin dute. Oinez Goizuetara joan eta bueltan Txantxangorri elkartean izan dute bazkaria. Sagardo lehiaketa Xabier Otxotorenak eramandako Zapiaingo sagardoak irabazi du eta bigarren, Aitor Gorrotxategik eramandako Rufinoko sagardoa gelditu da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!