Erraustegia Landarbason joan litekeenaren berriak kez-ka haundia eragin du Ereño-tzun eta horren adibide da astelehenean auzoan egindako bilera. Antolatzen hasteko deitutako lehen bilerara 60 lagun inguratu ziren. Berez, Hernaniko lurretan ez joanagatik, bi kilometro eskasera gelditzen da Igoin-Azpi Ereñotzutik eta bide posibletako bat Epelerre-katik gora izan liteke gainera, Hernanitik Ereñotzura dijoan bidean barrena. Bileran bildutakoek argi utzi zuten erraustegiaren aurka daudela, ez Landarbasotik kendu eta beste leku batean jartzearen alde, baina, kokalekuak ere asko harritu ditu: ´Añarbeko presa oso gertu gelditzen da puntu horretatik eta Aiako Harria parke naturalerako sarrera ere bada Landarbaso. Auzoari dagokionean, Epelen lehen ere arrisku haundiko bi enpresa badira eta hirugarren bat jarriko dute aurre-aurrean`, nabarmendu dute.
Informazioa biltzen
Lehen bileraren ondotik informazioa biltzen hasi dira Ereñotzuko auzotarrak eta datorren asterako hitzaldi bat antolatzen ari dira, jakitunen batekin: erraustegiek dituzten arriskuak, gaur egun dauden alternatibak, beste lurraldeetako adibideak eta abarren berri izateko. Bestalde, bihar da Donostiako Udaletxean erraustegiaren kokalekua erabakitzeko plenoa eta dei egin dute ereñotzuarrek, Landarbaso inguruko zenbait herritarrekin batera, bertara azaltzeko. Plenoa 17:00etan da eta arratsaldeko 16:00etan Udaletxe aurrean egin dute zita.
Hernanitik ere gertu
Ereñotzuarrek dei egin diete gainerako hernaniarrei erraustegiaren aurkako ekintzetan parte hartzeko: ´Epeletik 2 kilometro eskasera jarri nahi dute erraustegia, baina, Hernani bertatik ere 5 kilometrora geldituko litzateke`. Erraustegiaren aurka firmak bildu eta informazioa banatzen aritzekoak dira San Joanetan Plaza Berrin, larunbat eta igandean, 11:30etan.