Unai Santamaria hirugarren, Lakuntza Hirumugarrieta Lakuntza proban

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 20a, 03:00

Unai Santamaria hernaniarra fin dabil mendi lasterketetan eta joan den larunbaten hirugarren egin zuen Lakuntza-Hirumugarrieta-Lakuntza proban. Probak 28,5 kilometro ditu eta gorakoan 6-7garren pasa zen hernaniarra. Behera ordea, 3 edo lau lagun pasa zituen eta hirugarren iritsi zen Lakuntzara, bigarrenetik gertu eta Ionut Zincatik bi minutu pasatxora.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!