Lurraren legea onartzear dela eta, okupaziorako deia egin du Duinak,
Euskal Herri mailan. Hainbeste etxebizitza hutsik egoteko aukerarik ez dela eman behar uste du Ate Jokak ´eta gutxiago babes ofizialeakoak`.
Atzo goizean etxebizitza bat okupatu zuten Ate Jokako kideek Perkaiztegi kalean eta pankarta bat jarri zuten zintzilik, B.O.E. ak iruzurra! zioena. Ate Jokako kideen hitzetan, azken urteetan hutsik zegon babes ofizialeko etxebizitza hau eta sartu eta sarraila aldatu diote. ´Honen bidez, BOEtan gertatzen diren iruzurraz gain, administrazioak iruzur hauen aurrean erakusten duen axolagabekeria salatu nahi da` Ate Jokako kideek azpimarratu dutenez. Ate Jokak deialdia egin du ´okupatu den etxea adjudikatzeko`.
Irtenbideak bi ardatz
Etxebizitza arazoaren irtenbideak bi ardatz behar dituela uste du Ate Jokak: ´dauden etxeen erabilera eta alokairuzko etxebizitza parke publikoa`. Parke publikoarekin ´zer edo zer` egiten ari direla onartzen duten arren, etxe hutsen auziari ´inondik inora ez zaio behar bezala heltzen` Ate Jokaren hitzetan. Etxe hutsen alokairurako Jaurlaritzak bultzatzen duen Bizigune programari buruz, berriz, salatzen dute diru publikoa ordaintzen zaiola etxe hutsaren jabeari eta ez dela bidezkoa ´asko duenari gehiago ematea`. Etxebizitza eskubidea bada hauetako asko hutsik egoteko eskubiderik ez dela azpimarratu dute ´gutxiago oraindik babes ofizialekoak baldin badira`.
Lurraren lege berria hilaren 30an onartuko dutela eta Duinak Euskal Herri mailako deialdia egin zuen etxebizitzak okupatzeko eta deialdi horren harira okupatu dute Perkaiztegiko etxebizitza. Duinaren hitzetan, lurraren lege berriak gehiago eraikitzea du helburu, eta eraikitzen den guzti horren parte bat bakarra izango dira babestutako etxebizitzak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!