Musika bandak minutuko isilunea egingo du San Joan egunean

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 20a, 03:00

Hernaniko Musika Bandak jakitera eman duenez, San Joan egunean minutuko isilunea egingo du, Imanol Larretxea, Juanjo Zelaieta, Gerardo Plaza eta Iñaki Aginagalderen oroimenez. 2006an hil dira lau hernaniar hauek, Bandako Lagunak taldeko kideak laurak eta San Joan eguneko Bandaren zitara joaten zirenak. Mendiriz Mendi kantarekin kale buelta hasi aurretik izango da isilunea, goizeko 09:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!