Buruz buruko San Fermin torneoko partidua dute gaur Galarretan, Jokin Etxabe Hernanin bizi den azkoitiarrak eta San Migel doneztebear gazteak. Etxabe izango da faborito garbi, baina, San Migelek doain haundiak ditu buruz burukorako, nahiz eta oraindik oso zaildua egon ez. Uharteko Euskal frontoian jokatuko dira txapelketa honetako partidu gehienak, baina, Galarretan ere izango dira. Finalera sailkatzen diren bi pelotariek buruz buruko txapelketa nagusian parte hartzeko txartela lortuko dute. Berez Etxabek txartel hori bazuen, baina, lesio bat medio galdu egin du plaza eta berriz irabazi beharra du txapelketa nagusian parte hartu ahal izateko. Gaurko jaialdian beste hiru partidu ere jokatuko dira, 16:00etatik aurrera: Ibazabal-Martinez I/Martinez II-Zubizarreta, Bitoria-Aizpuru/Juaristi-Eizagirre eta Zalakain-Ion/Uterga-Olazar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!