Udara emanaldiz gainezka

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 20a, 03:00

Uztaila eta abuztuan emanaldi bereziak izango dira Chillida Lekun, Jazzaldia, Musika Hamabostaldia eta abarren bueltan.

Gaurko emanaldiarekin hasiko da Chillida Lekun udako denboraldia. Hurrengo emanaldi bereziak, berriz, uztailean izango dira. Musikari gazteek hari eta haizezko instrumentuak joko dituzte igandeetan, eta museoa ikustera joaten direnek gozatzeko aukera izango dute. Bestalde, Jazzaldiaren barruko kontzertua ere izango da uztailean eta abuztuan musika hamabostaldiaren barruko bost kontzertu izango dira. Atzo prentsaurrean azaldutakoaren arabera, kanpoko jendeaz gain, inguruko jendea inguratzea ere nahi dute museoan eta horretarako emanaldi bereziak antolatzen dituzte, orain artean arrakasta haundiarekin.

Udako egitaraua

  • Uztailak 2, 9, 16, 23 eta 30: Hari eta haizezko instrumentuekin musika folka eta barrokoa. Uztailak 25: Jazzaldia. Oregon taldearen emanaldia, 12:30etan.
  • Abuztuak 6, 13, 20 eta 27: Musika hamabostaldiko kontzertuak. Kup ahots taldea; Almudena Ortega eta Josu Oikiñena, Catalin Bucaratu; Aristizabal-Barandiaran bikotea.
  • Abuztuak 8, 9,10: Eduardo Chillida eta ingurumena gaiaren bueltan tailerrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!