Akelarrerako azken entsaioa izango da gaur, arratsaldeko 20:00etan, Gazte Txabolan. Orain arte joan ez den jendeari azaltzeko gonbitea luzatu dio Gazte Asanbladak. Akelarrea ostiralean aterako da eta zita egin dute arratsaldeko 17:30etan, jantzita, ateratzeko Gazte Txabolatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!