Dobera Euskara Elkarteak Sortuz eta Sotuz ekimena antolatu du. Asmoa da herriko euskarazko musika sorkuntza bultzatzea. Herriko talde eta bakarlariak animatu ditu euskara elkarteak, gutxienez, bi abestiz osatutako maketa bidaltzeko. Horrez gain, letrak idatzita eta talde edo bakarlariaren datuak bidali behar dira. Aukeratutako taldeak estudio batetara eramango ditu Doberak, grabatu eta CD bat osatzeko. Materiala bidaltzeko epea abuztuaren 31n bukatzen da. Materiala bidali edo eraman behar da honako helbidera: Dobera Euskara Elkartea, Larramendi 11 behea, 20.120 Hernani. Informazio gehiagorako: 943-332799 edo dobera@dobera.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!