Kirol taldeek diru laguntzak eskatzeko aukera dute, urtean zehar egiten dituzten kirol jarduera desberdinetarako. Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu ziren diru laguntzak eskatu ahal izateko oinarriak, uztailaren 3ko boletinean hain zuzen ere, 125 zenbakian.
Hernaniko Kirol Patronatuak jakitera eman nahi izan die herriko kirol taldeei, deialdia atera dela aldizkari ofizialean. Baldintza eta inprimakiak Hernaniko Kiroldegiko bulegoetan bertan badaude, hartu nahi dituena-rentzat. Eskaera egiteko epea, abuztuaren 2ra arte dago zabalik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!