CHILLIDA LEKU

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 19a, 03:00

Bihar, hirugarren aldiz, Udako Solstizioa ospatuko da Chillida-Leku museoan, gaueko 21:00etatik aurrera. Hernaniarrentzat sarrerak Biteri kultur etxean izango dira salgai, 5 eurotan. Jakinarazi dute prezio horretan sarrera kopuru jakin bat izango dela. Bestetik, Udalak autobusak jarriko ditu emanaldira joateko eta arratsaldeko 20:15etan aterako dira Atsegindegitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!