BERO zakarrak ez zuen inor desanimatu atzo izan zen Atleta Osoaren frogan. San Joan aurreko zita honetan, hutsik egin gabe, kirolari hernaniar askok hartu zuen parte. Gizonezko seniorretan Aritz Iraolak irabazi zuen, 55 minutu eta 30 segunduko debora eginda. Emakumezkoetan Ines Arreitunandiak irabazi zuen, ordu bete 12 minutu eta 13 segunduko denborarekin. Gizonezko beteranoetan Joxan Alberdik irabazi zuen, 58 minutu eta 30 segunduko denborarekin. Gazteen kategorian Gaizka Aduriz 17 urteko hernaniarrak irabazi zuen. Bizikletan, lasterka eta pisua altxatzen aritu ziren, eta bati baino gehiagori luze egin zitzaion ibilbidea, batez ere bizikletan egin beharrekoa.
Gainerantzeko irabazleak
Gizonezko seniorretan bigarren Eneko Loran izan zen eta hirugarren Gonzalo Sukuntza. Emakumezkoetan bigarren Eider Goikoetxeak egin zuen eta hirugarren, Idoia Esnaolak. Beteranoetan bigarren J.M. Altuna izan zen eta hirugarren postua Patxi Artolak lortu zuen.
Palankariak
25garren palankarien proba ere izan zen atzo atletismo pistan. Gizonezko seniorretan Fernando Dublang donostiarrak irabazi zuen, 38metro eta 22 zentimetro botata. Emakumezko seniorretan Ane Galarragak irabazi zuen, 20 metro eta 27 zentimetrorekin. Gizoneko beteranoetan Boni Allende bilbotarra izan zen garaile, 30 metro eta 38 zentimetrorekin. Emakume beteranoetan, Itziar Aristi donostiarrak irabazi zuen, 15 metro eta 14 zentimetro botata. Kadeteetan, Servando Rivas hernaniarrak irabazi zuen, 24 metro eta 34
zentimetrorekin.