Erraustegiaren kontra antolatzeko bilera gaur, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 19a, 03:00

IGOIN-Azpin errausgailua jartzeko proposamenak izan ditu erreakzioak Atzo esaterako Zamalbideko (Errenteria) bizilagunek kontzentrazioa deitu zuten Listorretako parkean eta Hernaniko bizilagunak ere bildu ziren, Errauste Plantarik ez lema zeukan pankartaren atzean. Kontzentrazioan garbi utzi nahi izan zuten arazoa ez dela erraustegia Igoin-Azpin egitea. Eskatzen dute Gipuzkoan erraustegirik ez egitea eta zaborrak tratatzeko beste alternatiba batzuk bultzatzea.


Bilera gaur Ereñotzun
Erraustegiaren kontra antolatzeko bilera izango da gaur Ereñotzun. Zamalbide auzoan ere hasi dira biltzen. Bilera gaur arratsaldeko 20:00etan izango da, Ereñotzuko eskolan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!