San Joan jaiak iragartzeko kontzertua, Preludioa, izango da datorren larunbatean. Bertan parte hartuko dute: txalapartariek; Musika Bandak, txistulariek; Hernani Musika Eskolako musikariek; Kantuz Ozenki, Parrokiko eta Musika Eskolako abesbatzek; Ttarla dantza taldeak eta Perkustra perkusio taldeak. Idoia Noble eta Jon Odriozola izango dira aurkezleak. Emanaldia gaueko 22:30etan izango da Plazan. Euria egiten badu Atsegindegin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!