San Antonio bigarrenarekin Irubidieta eta Ugaldetxon izaten da festa urtero eta gaurkoarekin bukatuko dira aurtengo San Antonio jaiak Ereñotzun. Goizean bolan eta tokan ibiltzeko aukera izango da Irubide jatetxe aurrean, eta hamaiketakoa eginaz, Xabier Legarreta eta Aitor Mendiluze bertsolarien saioa entzun ahal izango da. Arratsaldean, auzoko pelotari gazteen finala izango da Ugaldetxon: Mikel Noble-Iñigo Artola/Markel Lizeaga-Arnaitz Lasarte. Ondorenean, bertsolarien saioa eta Kupela taldearekin erromeria izango dira, Ugaldetxoko jatetxe aurrean.
Gaurko egitaraua
11:30: Bola eta Toka Irubidietan eta Mendiluze eta Legarretarekin bertso saioa.
17:30: Pelota partiduak Ugaldetxon eta bertso saioa.
19:00: Toka txapelketa Ugaldetxon.
20:00: Kupela taldearekin erromeria.