ELIZATXO auzoko bizilagunen keja jaso du Hernaniko Kronikak. Azaldu dutenez, Elizatxo auzoa urbanizatzeko obrak egin dituzte eta bertan zegoen parkea kendu zuten obrak egiteko. Obra bukatuta parke bera jarri dute eta ez daude konforme. Diotenez, beste auzoetan jarri dituzte parke berriak eta Elizatxon ´beste auzotarrek adina merezi` dutela diote. Auzokideek esan dutenez lehengo parke zaharrean 4 urtetik beherako haurrek ezin dute jolastu. y¡
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!