Gipuzkoako Txapelketako aurreneko semifinala jokatuko dute gaur Bereziartua eta Etxabek, Zeberio II eta Zubizarretaren kontra. Etxabek, Hernanin bizi den azkoitiar atzelaria, aurrez aurre izango du Zubizarreta. Iritsi berria izan arren, bere jokoarekin seguru sumatzen da atzelaria eta gogor egin beharko dio Etxabek. Semifinala jaialdiko bigarren partidua izango da. Gainerako partiduak dira: Gorriz-Olazar/Ibarzabal-Gaztelu; Bitoria-San Miguel/Matxin III-A. Lekunberri eta Sarasua-Agirrezabala/Zalakain-Urko. Arratsaldeko 16:00etan hasita, Galarretako frontoian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!