eREÑOTZUKO Festek gaur dute egun haundia, San Antonio eguna baita gaur, Ereñotzuko patroiaren eguna. Asteburua festetan pasa ondoren gaurko egunari ere eutsi beharko diote ereñotzuarrek, eguerditik iluntzera arte izango baitute festa. Eguerdiko 12:30etan M. Cañamares eta E. Ezpeleta Bihurri aizkolariak eta J.M. Pato eta A. Landarbide harri jasotzaileak izango dira herri kiroletan. Ondoren, Joxe Agirre eta Jokin Sorozabal bertsolarien saioa izango da. Arratsaldean, 18:00etan, Txirritaren garaiko erromeria eta festa giroa izango dira plazan. 19:00etan, Txirrita Ereñotzun 2006 emanaldia izango da. Bertan, Txirritak kantatuko du J.M. Irazu eta Unai Agirreren ahotik, Joxan Goikoetxeak musikaz lagunduta. Txirritak botatako bertsoak eta emanaldirako propio sortutakoak entzun ahal izango dira. Gauen zikiro jana izango da. Bestalde, egun guztian zehar probintzi mailako bola txapelketa jokatuko da. Goizeko 10:00etatik aurrera.
Bi meza gaur
Goizeko 07:00etan meza izango da gaur, San Antonio parrokian. Meza Nagusia goizeko 10:30etan izango da.