pORTU eta Apeaderoa lotzen dituen bide berria ireki dute, Udalak obrak egin eta gero. Bidea asfaltatu eta segurtasun hesi bat ere jarri dute, bidea trenbidetik ondo banatzeko. Andoni Amonarraiz, Zerbitzuetako Zinegotziak, azaldu du ´hobekuntza hau auzo elkarteak proposatu` zuela eta Udala eta Renfe-ren artean finantziatu dutela obra. Horrez gain, azpimarratu du bizilagunen segurtasuna asko hobetu dela obra honekin.
Karabelgo aparkalekuak
Zinegotziak RENFEko terrenoetan aparkalekuak egiteko obrak hasi direla ere aipatu du, guztira 56. Obrak Renfe eta Udalaren arteko akordioa medio egingo dituzte, auzoko aparkamendu arazoa konpontzeko.