Trofeoak eman zizkieten denboraldian nabarmendu diren CDHko kirolariei

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 13a, 03:00

GIRO ederrean bazkaldu zuten CDHko kirolari eta delegatuek Atsegindegi plazako aterpean. Guztira 220 pertsona bildu ziren, futbolari, atleta, pelotari, bolari eta delegatuen artean. Aurten lehenengo aldiz egin dute bazkaria Hernanin, lehenago Aginagan egiten baitzuten, eta Udalari eskerrak eman nahi izan dizkiote Atsegindegiko plazan bazkaria egiten uzteagatik. Beroa egin arren, gustora ibili zirela adierazi diote Hernaniko Kronikari, aterpe irekia izanda haize pixka bat bazebilelako.

Kirolariei sariak
Urtero bezala futbol talde bakoitzean, atletismoan eta pelotan denboraldian nabarmendu diren kirolariei errekonozimendu sariak eman zizkieten. Bolari guztiek dagoeneko sariak dituztenez, ez zen saririk izan haientzat. Errekonozimendu sari banaketa honek ilusio haundia pizten du CDHko kirolarien artean. Gainera beraien artean erabakitzen dute sariak nori eman Saritu zituzten kirolariak ondoko koadroan:

FUTBOLA:
-Infantil txikiak:
Xabi Vazquez.
-Infantilak, aurreneko maila:
Paul Lizarralde.
-Kadeteak, aurreneko maila:
Iñigo Esnaola.
-Ohorezko kadeteak:
Joseba Martinez.
-Kadeteak(f-8):
 Itsaso Zubiria.
-Jubenilak, aurreneko maila: Iñigo Bereziartua, ‘Berezi’.
-Jubenilak, liga nazionala:
Gari Sestelo
-Gorengo maila:
Julen Franco
-Emandako urteengatik:
Carlos Ezeiza.
-Jokalariek omendutakoa:
J.M. Mendizabal, ‘Kolonbo’.
PELOTA:
-Leire Lucas.
ATLETISMOA:
-Enara Agirrezabala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!