Asteazkenerako emanaldi polita prestatu dute Biteriko ikastaroetan Dantza Garaikidea eta Antzerkia ikasten aritu direnek. Guztira 25 lagun inguru ikusiko ditugu oholtza gainean, eta urtean zehar ikasi dutena jarriko dute praktikan. Dantza Garaikidekoak hasiko dute emanaldia eta ondoren Antzerki eskolakoen txanda izango da. Emanaldia 20:00etan hasiko da, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!