Datorren larunbatean jokatuko da Azeri Bila lasterketa, urtero bezala. 9 kilometroko ibilbidea egin beharko dute korrikalariek Hernaniko kaleetan. Zehatzago esanda, 4,5 km-ko ibilbideari bi buelta eman behar dizkiote, Urbieta kaletik atera, ia Tellerigaineraino igo, Etxeberrira jaitsi, eta Antziolatik barrena berriz Urbieta kalera. Izena emateko epea zabalik dago, baina karrera egunean ere eman liteke. Aldez aurretik eman nahi duenak aukera du: Hernaniko Mitxel kirolak, Izaskun kirolak, Lorratz, Axeri kirolak edo Kitto tabernan; Donostiako Apalategi kirolaken eta Laister kirolaken; Urbileko Forum dendan; edo internet bidez www.herrikrossa.com helbidean. Prezioa: aldez aurretik 4 euro eta karrera egunean 6 euro. Karrera 18:30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!