asteburu mugitua izan dute Ereñotzun, eta San Antonio egun bezpera lasaixeago pasako dute gaur gehienek. Gaur Txirrita eskolak urteroko festa izango du, 15:30etatik aurrera, eta arratsaldeko 19:00etan Meza izango da San Antonio elizan. Bihar eta etzi berriz ere mugimendua izango da Ereñotzun, urtero San Antonio egunean eta San Antonio bigarrenean izaten den moduan. Herri kirolak, zikiro jatea, bertso musikatu emanaldia, Irubidieta eta Ugaldetxoko festak...
Atzo jende asko Ereñotzun
Beroak ez zuen jendea atzendu, eta atzo ere mordoxka bildu zen Ereñotzun, goiz eguerdi eta arratsalde. Eguerdian bero zakarra zen, eta sagardoa gustora hartu zuten plazara inguratu zirenek. Arratsaldean, freskoxeago, bertsolariak entzuteko aitzakian, itzaletan jarri eta ederki egon zen jendea.