Antzerkia, dantza, kantak... beroa eta ura, atzo, Urumeako festan

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 12a, 03:00

Haurren ekitaldietan 435 ikaslek hartu zuten parte, eta bazkaltzen 350 bat lagun izan ziren.

urumeako Gurasoentzako jaialdia izan zuten, atzo, Gay-Murren, egun guztian zehar. Umeen ekitaldiarekin eman zioten hasiera festari, eta izugarrizko jendetza bildu zen, parte hartzaile eta ikusle. Marsel magoa eta eskulan erakusketa izan zituzten jarraian, eta goiza bukatzeko, bazkaria; 350 lagun bildu ziren bertan. Arratsaldean puzgarriak, karaokea eta ur-gerra inprobisatuak izan ziren; batzuk bilatu zuten beroa gainetik nola kendu! Antolatzaileen esanetan, ekitaldi guztiak primeran joan ziren. Kuriositate bezala, atzoko ekitaldiak ikasleek beraiek aurkeztu zituzten, eta primeran egin omen zuten aurkezle lana.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!