Instalatzaile elektriko eta telekomunikazioko gazteentzako IX. txapelketa izan da Urnietako salesiarretan, eta bi hernaniar gelditu dira aurren bigarren: Mikel Lasa eta Mikel Loidi. Bi hernaniarrak bertako ikasleak dira eta elektrizitatea eta telekomunikazioekin lotutako modulua ari dira egiten. Gaur egunean praktiketan ari dira biak eta sariak ilusioa egin die.
Teoria eta praktika
Lehiaketan alderdi teoriko bat eta alderdi praktiko bat izan dituzte. Ez dira nolanahiko probak izan gainera: teorikoa luzea; eta praktikoa, egun osokoa izan baita. Argiztapen distribuzio bat eta telekomunikazio antena distribuzio bat egiteko eskatu zieten praktikoan, bi sarituek Kronikari esan diotenez, eta hernaniarrak ibili dira finen, dirudienez. Lasa Madrilera Irabazlea Mikel Lasa izan da eta bera joango da Madrilera, Estatuko txapelketara, gipuzkoarren izenean. Batere prestatzen ari den galdetuta, teorikorako baietz esan digu, baina, praktikoa ezin dela gehiegi prestatu. Ea zorterik duen eta orain bi urte David Meirak egin zuen gisan, lehen saria Gipuzkoara ekartzen duen.