Gazte ugari atzo hip-hop egunean, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 11a, 03:00

Goizean tailerrak izan ziren, break dantza, scratch, rap reggae-a... ikasteko, eta arratsaldean erakustaldiak.

Hip-hop mugimendua zabaldu asmoz antolatu zuten atzo Hernanin, goiz eta arratsaldeko egitarau zabala. Goizean tailerrak izan ziren, break dantza, scratch-a, rap reggae-a, graffitiak eta abar ikasteko. Arratsaldean ikuskizunak hartu zien lekua tailerrei eta erakustaldiak eta kontzertuak izan ziren. Scratch erakustaldia, break dantza Aritz Sound Sistemen musikarekin, eta rap abeslari gazteen 2garren topaketa. Jende gazte asko bildu zen atzo egun guztian Tilosetara, eta antolatzaileen helburuak behintzat ondo bete ziren: besteak beste, ´Rap musika abesten duten gazteek euren lanak baldintza egokietan aditzera ematea` eta ´jendeak hip-hoparen mamiaz zerbait gehiago jakitea`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!