Gaur Balmasedan izango den Naziotasun Egunean parte hartzeko deia egin du Bai Euskal Herriarik

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 11a, 03:00

Hernanin 2.000 EHNA daudela gogorarazi du herriko lan taldeak. Gogorarazi dute EHNA tramitatzeko hilabetearen hirugarren astean izaten dela aukera, 11:00etatik 13:00etara, BHren lokalean.

BAI Euskal Herriari herri ekimenak gaur Balmasedan izango den Naziotasun Egunera joateko deia egin die hernaniarrei. Balmasedan goiz eta arratsalde ekitaldi ugari izango dira. Goizean, diana, harrera ekitaldia, haurren txokoa, herri kirolak eta ekitaldi nagusia izango dira. Herri bazkariaren ondoren, abeslariak, erromeria eta poteo herrikoia izango dira, trikitilariek lagunduta. Aurtengo lema EHNA erabiliz Euskal Herria eraiki da, eta ´bizi ditugun momentu hauetan, euskal herritarroi parte hartzaile zuzenak izatea dagokigula` adierazi nahi izan dute. Hernanin 2.000 EHNA Bai Euskal Herriari Hernaniko lan taldeak gogorarazi du Hernanin 2.000 EHNA daudela. EHNA hilabetero tramitatu daitekeela ere aipatu dute, hilabeteko hirugarren larunbatean goizeko 11:00etatik 13:00etara, Bildu Hernaniko lokalean. EHNA onartzen duten komertzioen gida Bai Euskal Herriarik ekimen berri baten berri ere eman du: EHNA onartzen duten komertzioen gida. Gida hau datorren urtean ateratzeko asmoa dute Hernanin eta bertan EHNA onartzen duten komertzioek aukera izango dute azaltzeko. Gida hau kaleratzeko lanean ari dira dagoeneko eta herriko eragile ezberdinekin harremanetan jarri dira. Atxikimendu orri bat emango zaie bere babesa emateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!