Aricetak instalazio berriak Ibaiondon

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 11a, 03:00

Ibaiondo poligonoan daude Ariceta S.A.ren instalazio berriak. Aricetak 40 urte daramazki eraikuntza, iturgintza, komunak, zeramika eta abar suministratzen. Egun, BigMat taldearen barruan dago (estatu mailan eraikuntzako materialetan multiespezialista almazen garrantzitsuenetakoa). Ireki berri dituzten instalazioetan 7.000 metro karratu baino gehiago dituzte, eta eraikuntza eta iturgintzako materialak dituzte bertan, baita zeramika eta komunen erakustoki berria ere, kalefakzioak, erremintak, eta ferreteriako gauzak. Instalazio berri hauei esker, produktuen aukera haundiagoa eskaintzen dute eta gainera hauek lortzeko erraztasun gehiago dute, bai denboraz, bai prezioz eta bai kalitatez. Azpimarratu behar da lehengo esposizioak ere zabalik jarraitzen dutela; bai Donostian (Balleneros 10) eta baita Hernanin ere (Kardaberaz 30).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!