sargoriak ez zien meila haundirik egin atzo Elizatxo ikastolako haurrei eta Ikastolako urteroko festa ederra pasa zuten, goizean hasi eta arratsaldera arte. Goizean pailazoak, dantzak eta ekitaldiak izan zituzten eta bapo bazkaldu ostean izan zuten nahiko sari eta jolas, etxera behar bezain gustora joan ahal izateko. Arratsaldeko jolasak DBHko ikasleek prestatu zizkieten gazteenei; egoki prestatu ere. Lokotxak, arrautzak gutxarilan hartuta karrerak... eta ura! Atzoko beroak eskatzen zuen, eta globo jolasekin bukatu zuten arratsaldea: blai eta gustora.
Gaztelu puzgarriak, berberna... giro ezin hobea, aurtengo kurtsoari errematea emateko. Ekainaren 22ra arte ez dituzte klaseak bukatzen, baina atzo ezkero opor usaian dira Elizatxon.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!