Gure Etxolan egindako eskulanak ikusteko azken eguna da gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko ekainaren 16a

Erakusketa arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara dago irekita.

GURE Etxolan bertan egindako lanekin erakusketa jarri dute eta gaur da azken eguna ikusteko, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Erakusketa bi gelatan jarri dute. Gantxiloak, boliloak, hiru dimentsiotako irudiekin osatutako koadroak, kristalean grabatuak eta puntoa ikusi litezke geletako batean. Beste gelan, pintura garaikideko lanak daude. Juan Albin irakasle dutela, emakumeek bakarka jasotzen dituzte klaseak eta norbere irudimenetik sortutako koadroak pintatzen aritu dira. Eskuarekin, trapuarekin eta pintzelarekin pintatzen aritu dira, teknika ezberdinak probatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!