‘Burning Spear’ eta ‘Electrogaia’ udaran

Kronika - Erredakzioa 2006ko ekainaren 14a

Play aretoak udararako bi emanaldi garrantzitsu izango ditu, beste hainbaten artean. Batetik, uztailaren 14an izango den reggae jaialdian, Burning Spear, Steppin’Jogo, Bad Sound System eta Revolutionari Brothers entzuteko aukera izango da. Sarrerak 24/20 euro balio ditu, eta sarrerak aldez aurretik www.kutxa.net edota www.ticktackticket.com helbideetan lortu daitezke. Bestalde, abuztuaren 12tik 14ra nazioarteko musika elektroniko jaialdia, Electrogaia, izango da Playen. Bertan izango dira, besteak beste: Trentemoller feat DJ Tom, Reinhard Voight live, Superpitcher, Scan X vs The Youngsters battle live, Technasia live, Tiga, Vitalic live, The Hacker live, Oxia, Alek Stark eta Damon Jee. Abuztuaren 12 eta 13ko saioetarako 20/25 euro balio ditu sarrerak, egun bakoitzeko. Astelehenerako aldiz, 25/28 euro. Hiru egunetarako sarrerak 50/60 euro balio ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!