Aitor Ruiz de Eginoren lanak Ordizian

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 10a, 03:00

Aluminiozko eskulturak, aluminioan pintatutako koadroak eta zeramikazko eskulturak ikusi litezke Barrena kultur etxean, ekainaren 23ra arte.

AITOR Ruiz de Egino artista hernaniarrak bere lanekin erakusketa jarri du Ordiziako Barrena kultur etxean. Bertan ikusi daitezke, aluminiozko 15 eskultura, aluminioan pintatutako 11 koadro eta zeramikazko 15 eskultura. Pieza guzti hauek aurten egindakoak dira, ZikuƱagako Errapia tailerrean eta Artelekun. Erakusketa astelehenetik larunbatera ikusi liteke, 17:00etatik 20:00etara. Ordiziako erakusketa hau da Ruiz de Eginok bere lan berriekin egin duen aurreneko erakusketa. Gai aldetik, bizidun ezberdinen (animaliak, pertsonak, landareak...) formak dira sujeritzen dituenak. Katalogoa ere atera du lan berri hauek erakusteko. Lanei izenburuak jartzeko ere izan du kolaboratzailea, Oscar Manso idazlea. Izenburutik sortutako piezarik ere bada.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!