Bildu Hernaniren ustez ´AHTa Euskal Herrian egin nahi den azpiegitura haundiena eta kaltegarriena` da eta gaurko manifestazioarekin bat egiten du

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 10a, 03:00

Abiadura Haundiko Trenaren aurkako manifestazioa dago deitua gaur Donostian, 17:30etan. Bildu Hernani plataformak bat egin du. Parte hartzeko deia ere luzatu die herritarrei. Beren hitzetan ´Euskal Herrian egin nahi den azpiegitura haundiena eta kaltegarriena da` eta asko dira proiektu honen aurka jartzeko zergatiak beren ustez. Hiru arrazoi nagusi azpimarratu dituzte Hernaniko Kronikara bidalitako prentsa oharrean (laburtuta):

1. ´Ingurugiro ikuspegitik kalteak neurrigabeak dira. Hernanin Urumea bailara eta Martindegi, Akarregi eta Osiñaga bailarak txikituta geldituko dira`.

2. ´Ikuspegi sozialetik azpiegitura erraldoi hauek kapitalismo basatiaren bultzatzaileak dira eta gure herriak dituen premia sozialak kaltetuko dira. Pentsioak duintzeko, soldata soziala bultzatzeko, zerbitzu sozialak haunditzeko, etxebizitza sozialak haunditzeko edo etxebizitza sozialak egiteko beharko diren diru baliabideak gutxiengo baten zerbitzura jartzen dira`.

3. ´Garraioari dagokionean AHTak ez du ezer konpontzen. Herritar arruntek ez genuke ia erabiliko (urtean zenbat aldiz joango gara Bilbora?), ez dago merkantziak garraiatzeko egina eta berez elite batentzat zuzendutako proiektua da`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!