2005-2006. urteko kurtso bukaeraren ataritik, plazaratu nahi dugu, ikastetxe pribatu kontzertatutako irakasleek, gureganako atentzio falta eta desinteresa, bai Patronala eta baita Hezkuntza Delegaritzaren aldetik ere. Inork ez du erantzukizunik hartu nahi `homologazioaren` ardurarekin eta ondorioz, langileok SALDUTA aurkitzen gara gure eskubideak defendatzerakoan.
Balantzea egiten badugu, sekulako pazientzia azaldu duen sektore bat gara, gainera, gizarte honek gaur egun dituen akatsen erantzule egiten gaituzte. Gure indarrak gainezka egin aurretik, ESKATZEN, ALDARRIKATZEN eta EXIJITZEN dugu irtenbide duin, azkar eta behin - betikoa!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!