Hernanitik Leitzara 73 lagun joan dira oinez, Elur Txorik antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 10a, 03:00

Hernanitik Leitzara ibilaldia antolatzen du urtero Elur Txori elkarteak eta aurten jendetza animatu da, 73 lagun. Eguraldi ezin hobea egin zien joan den igandean, eta jendea ondo prestatuta joan zenez, arazorik gabe egin zuten bidaia guztia. Leitzan dutxa bat hartu, buelta bat eman, eta bazkaltzera Berastegira joan ziren autobusean. Berastegin, Toka txapelketa egin zuten. Igor Muñoak irabazi zuen eta Jenemias Albistur izan zen bigarren. Aurtengoa 47garren edizioa izan da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!