San Antonio bigarrenean Irubidieta eta Ugaldetxon

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 10a, 03:00

San Antonio bigarrenean, Irubidietan eta Ugaldetxon izaten da festa, aurten asteazkenarekin. Goizean, bola eta toka jokoak izango dira Irubide jatetxe aurrean eta Aitor Mendiluze eta Xabier Legarreta bertsolariak ariko dira balkoitik bertsotan. Hamaiketakoa eta bazkaria bertan izaten da eta giro ona sortzen da urtero. Pelotako finala Arratsaldean auzoko pelotari gazteen arteko finala izango da. Iaz bezalaxe aurten ere auzoko pelotari gazteek hartu dute parte eta beren artean antolatuta ligila jokatu dute hiru bikoteek. Bi bikote hauek sailkatu dira finalerako: Mikel Noble-Iñigo Artola eta Markel Lizeaga-Arnaitz Lasarte. Ateetan gelditu den bikotea berriz, Jon Ander Elortza-Axier Zapirain. Auzokoek dioten moduan, frontoi estalirik ez, baina, pelotari asko du Ereñotzuk. Bertsolariak eta Kupela taldea Pelota partiduen ondorenean, bertso saioa izango da Ugaldetxo jatetxe atarian. Aitor Mendiluze eta Xabier Legarreta ariko dira berriz ere. Ondorenean, Kupela taldearekin erromeria izango da. Erromeri berezia izaten da Ugaldetxokoa, bide kontran baitago oholtza eta jendea bidean bertan aritzen da dantzan, kotxerik ez dabilenean, behintzat. Arratsaldean, toka txapelketa ere izango da Ugaldetxon.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!