Gaur arratsaldean gazteenentzako festa izango da Ereñotzun. Trikuharri taldeak bat, bi, hiru... Inaxito emanaldia egingo du futbol zelaian eta inguratzen diren neska mutilek ikusi eta parte hartzeko aukera izango dute. Ondorenean, haurrentzako jaialdia izango da: marrazkiak egiteko aukera, globoak lehertu eta sariak lortzeko aukera izango da. Jokoek ematen duten nekeari aurre egiteko, berriz, txokolatada izango da haurrentzat, nahiz eta helduek ere jaten bukatuko duten, ia seguru.
Mozorro lehiaketa
Lehengo urtean hasi ziren egiten eta aurten ere mozorro lehiaketa izango da jokoen ondorenean. Antolatzaileek dei egin diete neska-mutilei gaurko festara mozorrotuta azaltzeko. Desfile bat egingo dute eta mozorrorik onenak saria jasoko du.
‘Gazteen desafiyua’
Behin umeentzako festa bukatuta, gazteen txanda izango da. Herri kiroletan ariko dira auzoko gazteak elkar neurtzen.