Ereñotzu inguratzen duten 5 mendietan gora

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 10a, 03:00

Oindi, Adarra, Agiña, Urdaburu eta Arrondo. Bost tontor horiek inguratzen dute Ereñotzu eta bost tontorrak igo zituen joan den asteburuan auzoko koadrila batek. Aurtengoa, 5 tontorretako ibilbidea egiten duten 3garren aldia da eta 23 laguneko koadrila elkartu dira aurten. Batzuek buelta osoa egin zuten eta beste batzuk erdia: Ereñotzutik Oindi eta Adarra igo eta Ugaldetxora jaitsi. Ugaldetxotik Agiña, Urdaburu eta Arrondo igo eta Ereñotzura jaitsita bukatu zuten ibilia besteek, gogorra eta luzea. Ibilaldiak 29 kilometro ditu eta ohitura bihurtzen ari da San Antonio festei hasiera emateko. Bestalde, joan den asteburuan San Antonio festetako mus txapelketak ere jokatu ziren Ur Mia elkartean eta Pello Erroizenea eta Mila Zugarramurdik irabazi zuten. Aurtengo edizioan 17 bikotek hartu dute parte eta egun bakarrean jokatu dira partidak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!