Hirigintza Batzordea izango da gaur eguerdiko 13:00etan. Bertan hitz egingo da Aitor Zinean etxeak egiteko tramiteaz. Udalak onarpena eman diezaioke gaur tramite horri (PERIa) eta gero Diputazioak behin betiko onarpena emango lioke. Etxeak egiten urte amaieran edo datorren urtean hasiko dira, Hirigintza Zinegotziak azaldutakoaren arabera. 40 etxebizitza egingo dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!