Gaur hasiko dira Ereñotzuko San Antonio festak. Arratsaldeko 20:00etan kanpai hots eta etxafuegoekin emango zaie hasiera festei. Ondoren poteo herrikoia izango da, Ozenki eta Kantuz abesbatzak girotuta. Gauerdian, preso, iheslari eta deportatuei omenaldia egingo zaie. Goizaldeko 00:30etan kontzertuak izango dira: Mal de Ojo eta Txuma Murugarren. DJ Bela ere musika jartzen ariko da kantinan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!