UDALAK jakitera eman du multa arin bat jarri eta 3 eguneko epean ordainduz gero, isuna %90 merketuko dela. Trafiko araudi berria joan den otsailean jarri zen indarrean eta honen inguruko azalpenak eman nahi izan ditu Udalak.
Teodoro Zuloaga, Udaltzainburuak azaldutakoaren arabera, multa arinak izaten dira ´hala nola, aparkamenduekin lotutako isunak, karga-deskagarga eremuak gaizki erabitzea, motor batean bi pertsona baino gehiago joatea, pertsonak leku ezegokian eramatea, eta abar`. Isun arin hauek gehienez ere 90 eurokoak izaten dira eta hortaz, 3 eguneko epean ordaindu ezkero, 9 euro kostako lirateke. Aipatu duenez, araudi hau martxan jarri zenetik, isun arinak izan dituzten pertsona gehienek neurri honekin bat egin dute.
Araudi berri honek abantailak ekartzen dituela azpimarratu du Zuloagak, ´isunak bere eragina izaten jarraitzen du eta administrazio tramite luzeekin bukatzen da`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!