ELIZATXO ikastolak urteko festa antolatu du biharko. Goizean eta arratsaldean, ekitaldi ugari izango dira Elizatxoko eraikinean, guraso, ikasle eta irakasleentzat.
Goizeko 10:30etan Musika Eskolako kideen zuzendaritzapean, guraso, ikasle eta irakasleen emanaldia izango da. Eguerdiko 12:00etan, pailazoen emanaldia izango da denentzat. Eguerdiko 13:00etarako euskal dantza emanaldia antolatu dute, ikastolako dantza taldearen eskutik. Eguerdiko 13:30etan talde berak salsa dantza saioa egingo du. Eguerdiko 14:00etan ikastolako patioa mahaiez bete eta denek elkarrekin bazkalduko dute. Arratsaldeko 15:30etan, DBHko ikasleek antolatutako jolasak izango dira. Arratsaldeko 16:00etan, puzgarriak eta futbolina jarriko dituzte eta tailerrak eta jokoak ere izango dira. Festa berbenak borobilduko du, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!