Biteriko tailerretako artistek erakusketa gela bete dute

Kronika - Erredakzioa 2006ko eka. 9a, 03:00

BITERIko erakusketa gela bete dute kultur etxeko ikastaroetako ikasleek. Egur taila, pintura, eskulanak, altzariak berritzea, argazkilaritza, zeramika eta harri taila-eskultura ikastaroetako lanak ikusi litezke. Ekainaren 20ra arte ikusi daiteke erakusketa, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

´Gustora arituta denbora azkar pasatzen da`
Pinturako ikasle bakoitzak koadro pare bat aukeratu ditu erakusketan jartzeko. Horietako batek aipatu du oso gustora aritzen dela pintatzen: ´pintatzen ari naizela bi ordu berehala pasatzen dira`. Pello Goello pintorea da Biteriko pintura irakaslea eta erakusketan barrena egindako bisita gidatuan ikasleek egindako lanak erakutsi dizkigu. Denetatik ikusi daitezke, Hernaniko paisaje eta etxeak, Goizuetakoak eta Hendaiakoak ere bai, bodegoiak, koloreekin jolasak eta erretratuak, denak ere txukun asko egindakoak.

Ramon Ugalde: 4 urte tailan
Ramon Ugalderekin ere hitz egin du Kronikak, tailan egindako lanak txukun jartzen harrapatu dugu erakusketan. Ramonek 4 urte daramazki egur tailako klaseetan eta erakusketan kutxa haundi bat eta bilobari egindako bustoa jarri ditu, besteak beste. Hauek egiteko zenbat ordu behar izan dituen kontatzen ere ez dela hasi aipatu du eta tailaren sekretua aritzea dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!